PAXKAL IRIGOYENEN EMANALDIA · AHZ
PAXKAL IRIGOYENEN EMANALDIA · AHZ
Kulturako Arte Hartze Zikloaren baitako ekintza, Paxkal Irigoyen sormen beka jaso duen artistaren eskutik
EMANALDIA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriak 18, domeka / 19:00
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrera
Bazkideek 10€
Ez-bazkideek 12€
Ikasle eta langabetuek 8€
INFORMAZIO GEHIAGO
Arte Hartze Zikloa 2026
Irailetik azarora bitartean, Aiaraldeak Euskal Herriko ekialde eta mendebaldeko artistak bilduko ditu Arte Hartze zikloaren baitan. Topaketa, elkarlan eta hausnarketarako gune izango da egitasmoa, euskarak zubi lana eginez eta sormena kolore zein forma anitzez jantziz.
Aiaraldeako hainbat txoko zeharkatuko ditu zikloak, eta bereziki Faktoria izango du bilgune nagusi. Euskararen arnasgune den espazio honetan, artistak elkartu, elkar entzun, elkarrekin sortu eta gozatzeko aukera izango dute. Une atseginak, inspirazioa, ikaskuntzak eta elkarrekiko aitortza uztartuko dira egitarauan.
Paxkal Irigoyen (sormen beka)
Paxkal Irigoyen Etxeberri (1988) musikaria da. Haurtzarotik, musika ikasi eta praktikatu du, eta laborantxako ikasketak burutu ondoan, naturalki berriz musikara itzuli da.
Azken urteetan hainbat taldetan parte hartu izan du: 667, Totem, TUD, Holako, Zezenaren Taldea, Bilau, Txost!, BBAX, Frigo, Bloñ, Fifita edota bere izenean, taldeka eta bakarka.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Libe eta Ixi): 633 51 73 83
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..