Garaian garaikoa
Agroekologikoa
Tokikoa
Maitasunez kozinatua
SUBETEA, Orozkoko euskaran horrela deitzen zitzaion sukaldeari.
Baserrian suaren gainean kozinatzen zuten lurrak garai bakoitzean emandakoa, tokiko eta garaiko produktuak, hain zuzen ere.

SUBETE ETXERA ERAMATEKO PLATER AGROEKOLOGIKOEN ZERBITZUA  

ZERGAITIK SUBETE?

 

  • Km0, ekologiko eta garaiko produktuak prezio irisgarrietan kontsumitzeko.
  • Osasuntsu eta orekaz jateko, janari onaren zapore goxoari uko egin gabe. 
  • Gure elikaduraren erantzule izateko.
  • Kozinatzeko denbora edo ahalmena ez dugunok jaki elaboratuak gozateko aukera izateko. 
  • Tokiko ekoizle eta komertzioen produktuen kontsumoaren bidez sektoreko prekarietatea suntsitzeko
  • Sortzen den onura ekonomikoa komunitatera itzultzen delako.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Astero 4, 6 edo 8 plater jaso ahalko dituzu

Garaian garaiko elikagaiekin osatutako platerrak izango dira.
Dieta, alergia eta berezitasunetara moldatutako platerrak egiten ditugu.

6 elaborazioren artean aukeratu ahalko duzu

Orokorrean hurrengo plater motak eskaintzen ditugu:
🥣 Krema
🥗 Entsalada edo Barazki plater arina
🥄 Lekaleak
🍚Arroza eta zerealak edo Pasta
🍴 Bigarren platerra
🍴Bigarren platerra

Ikusi aurten eskainitako platerrak hemen.

Prezioak

4 plater - 36€ (9,00€/un.)

6 plater - 52€ (8,66€/un.)

8 plater - 68€ (8,50€/un.)

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

EGUAZTENEAN ESKAERA EGIN

Goizean jasoko duzu 6 plater desberdinen artean aukeratzeko mezua. Egun horretan bertan eskaera egin beharko duzu.
BARIKUAN ELIKAGAIETAZ PROBESTU

Inguruko ekoizleekin eta saltokiekin harremanetan jartzen gara eta  sukaldeko lana planifikatzen dugu.

ASTELEHEN eta MARTITZENEAN KOZINATU

Kozina lanak bi egunez egiten ditugu.

MARTITZENEAN JASO

Kozinatutakoa tuperretan prestatu  eta hozkailuetan kokatzen dugu. Horien bila arratsaldean etorrri beharko zara.
⌚17.00-20.30.* 
(*) Beste herrietan banatzea ahalbidetuko da eskaeren arabera.
(*) Bulego ordutegian jasotzeko aukera badago (Bulego ordutegia: 08:00 - 18:00 + Faktoria ordutegia: 17:00 - 20:30)

Eskerrik asko izen emateagatik

Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan. ❤️



Proiektua babesten dute

Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Errotari kalea, 4-8 pabiloia • Laudio 01400 • Aiaraldea

Follow us