EKONOMATUA
Tokiko produktu agroekologikoak kontsumitzeko denda



Zer da ekonomatua?

Tokiko produktu agroekologikoak eskuratzeko webgune eta denda fisikoa da ekonomatua.

Astero-astero produktu anitzekin hornitu ahal izango duzue zuen etxeko hozkailu eta despentsa. Aldi berean, elikadura sistema aldatzen jarraitu eta kontsumo eredu jasangarriagoa sustatuko duzue.

Dendan sartu! 


Nola funtzionatzen du dendak?

1 · Online eskaerak

Astero-astero produktu freskoak (barazkiak, fruta, ogia, goxoak, esnekia eta okela ere) eskatzeko aukera izango duzue. Eskaerak EGUAZTEN gaua baino lehen egin beharko dituzue eta hurrengo asteartean Faktorian jaso!


2 · Astero eskaintza berezi bat

Astero etxeko despentsaren atal bat betetzeko eskaintza luzatuko dizuegu (orain lekaleak, orain zekaleak, orain garbigarriak...) eta kolektiboen sistemara gerturatu. Gainera, planifikazioa errazteko, hilabeteko aurreikuspenaren berri emango dizuegu.


3 · Osasuntsu eta merke!

Horrez gain, eskaera bidez lan egingo dugunez gero, ez dugu galerarik izango eta, beraz, produktuak orain arte baino merkeago eskuratzeko aukera izango dugu aurrerantzean (ekoizlearen prezioari marjina oso txikia ezarriko baitiogu). Hortaz, tokiko kontsumo agroekologikoa eskuragarriago egingo dugu!


4 · Saski errepikariak. Zeeer?

Saski errepikariaren aukera ere ahalbidetuko dugu. Eskaera astetik astera egin beharrean, "niri 30 euroko saskia prestatu astero!" esan ahal izango diguzue, eta bertan sartuko dizuegu fruta apur bat, garaiko barazki batzuk, esnekiak eta aste horretako eskaintza bereziaren produkturen bat ere. Noski, zuekin hitzartuko dugu zenbateko saskia nahi duzuen, bai eta zer lehenesten duzuen ere.


EGIN ESKAERA

 

Ez zara online eskatzeko zalea?

Laaaaasai! Gure webgunean eskaera egitea oso erraza da, baina ez baduzu nahi, ez baduzu horrela egitea maite edota intsumiso teknologikoa baldin bazara, beste bide batzuk proposatuko dizkizugu.

Etorri!

Etorri Faktoriara kafe bat hartzera, eta bertan dagoen langileak lagunduko dizu eskaria online egiten. Astelehenetik barikura 17:00etatik 20:30era zabalik gaude, eta zapatuan 10:30etik 14:00etara.

Faktoria

WhatsApp!

 WhatsAppez egin nahi duzu? Ederto! Bada, bidaliguzu mezutxo bat gure telefonora, eta esaiguzu idatziz, edo audio bidez ere, zer nahi duzun. Geuk prestatuko dizugu eskaera.    Klik-klik!

WhatsApp

Telefonoz!

Hala nahiago baduzu, astero telefonoz deituko zaitugu eta zer eskaintza dagoen esango dizugu, zuk hurrengo asterako eskaera telefonoz egin dezazun.

Deitu

Saskia!

Aurreko aukera guztiak ez badituzu gustuko (apur bat exijentea zara e!), lehenago aipatutako saski errepikariaren aukera ere badaukazu :)

Erosketa egin

Online denda,

24 orduz irekita

Online dendan zuen eskaria eguazten gaua baino lehenago osatu eta etxean edo hurrengo asteko asteartean ekonomatuan jasoko duzue.

EGIN ESKAERA

FAKTORIAKO ORDUTEGIA 

Astelehenetik barikura:  17:00etatik 20:30era

Zapatua:  10:30etik 14:00etara

Bisita gaitzazu eta egin zure eskaera bertatik bertara!

Jaten duguna gara


Ekonomatua, tokiko elikagai agroekologikoak kontsumitzeko eta erosteko espazioa, 2020. urte hasieran sortu genuen. Aiaraldea Kooperatibaren pean ELIKADURA BURUJABETZA lantzeko tresna da, eta elikadura burujabetza eta agroekologia sustatzea du helburu.

Ekonomatua kooperatibaren egoitza sozialean dago, zehazki Laudioko industrialdean dagoen Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Faktorian, dendako azpiegituraz gainera, sukaldea eta kantina ere badaude, jateko eta edateko eskaintza zabalarekin, aste bitartean zein asteburuetan irekita. 

Espazio fisikoaz haratago, webgune hau ere badaukagu; hemen, online denda eta bestelako ekintza zein informazioa aurkituko dituzue.

TOKIKOA

Tokikoa kontsumitzean,

  • TOKIKO EKONOMIA SUSTATU eta ekoizleek egiten duten lana balioan jartzen dugu. 

  • ELIKAGAIAK FRESKOAGOAK dira, erosketak zuzenean ekoizleen eskuetatik gureetara pasatzen direlako.

  • Elikagaien bidaiak murriztea INGURUMENAREKIN JASANGARRIAGOA den kontsumitzeko era bat da.

AGROEKOLOGIKOA

Agroekologikoa kontsumitzean, 

  • EKOIZPEN MODU JASANGARRIAK sustatzen ditugu.

  • ELIKAGAIEN ZAPORE goxoa bermatzen dugu, produktu kimikorik eta transgenikorik gabeko ereite eta ekoizte prozesua bermatzen dugulako.

  • OSASUNGARRIAGO jaten dugu.

ERALDATZAILEA

Balioetan oinarritutako kontsumo prozesuak, elikadura kate osoan inplikatuta dauden pertsonak eta haien lan egiteko erak aintzat hartzen ditu

Horrek, aldi berean, norbanako bakoitzaren ekonomian eta osasunean eragina du. 

Kontsumitzea, hortaz, apustu kontua bihurtzen da, eta guk tokiko produktu agroekologikoen alde egiten dugu.


EZAGUTU GURE ZERBITZUAK


GARAIAN GARAIKOA 

Kontsumitu garaian garaikoa, tokian tokikoa!

Deskargatu hemen egutegia kalitate onean