ELIKADURA BURUJABETZA 
Tokiko kontsumo agroekologikoa sustatuz

Denda, catering zerbitzuak, plater kozinatuak... elikadura burujabetza hedatzeko eta
garatzeko tresnak aurkituko dituzu etxe honetan. 

Gehiago jakin nahi duzu?


Jaten duguna gara  da Elikadura Burujabetza ildoaren leloa. Eskualdeko ekoizleekin elkarlanean, tokiko produktu agroekologikoak herritarren eskura jartzea da proiektuaren xedea. 

Tokikoa kontsumitzean tokiko ekonomia sustatzen dugu eta, ekoizleek egiten duten lana balioan jarriz, produktu agroekologikoak kontsumitzean, ekoizpen jasangarria bultzatzen dugu. 

GURE PROIEKTUAK

EKONOMATUA

Tokiko produktu agroekologikoak erosteko denda. Astegun guztietan eta zapatu goizetan irekita dago, online eta aurrez aurreko erosketa egiteko aukerarekin. 

Klikatu hemen eta ikusi hilabete honetako eskaintza:

Ekonomatua

SUBETE

Etxera eramateko plater agroekologikoen asteroko zerbitzua. Kozinatzeko denbora edo gogoa ez daukatenentzako diseinatutako zerbitzua da, astero mimoz egindako lau, sei edo zortzi tuper jasotzeko aukerarekin.

Informazio gehiago:

Subete

CATERING ZERBITZUAK

Herri bazkari, mokadu edo ospakizunetarako tokiko catering eskaintza, jatun kopuru eta otordu desberdinentzako pertsonalizatua.

Gehiago jakin nahi duzu?

Cateringak


ANIMATUKO ZARA KONTSUMITZEKO ERA ERALDATZAILE BATEAN MURGILTZERA?