AIARALDEKO MARI IPUINA (BAZKIDE)
SINOPSIA
Aiaraldeko Mari Domingik lan izugarria egiten du baserrian. Neguko garaian bada mimo handiz egiten duen lan bat IKATZA.
Ikatza jaisten die Gabon egunean herritarrei berotasuna eta eguzkiaren argia etxeetara eramateko. Herritarrek trukean, jatekoak eta hizketaldiak oparitzen dizkiote.
Abenduaren 24a da eta Mari Domingi herrira jaisteko prestatzen hasi da, abarkak jantzi, jatekoak prestatu... Baina non dago hotzetik babestuko duen bere kapela? Non utziko zuen?
MARKO TEORIKOA
Ipuin hau eskoletan, etxean edo kalean erabiltzeko da. Lanaren helburua Mari Domingi pertsonaia irakurketa kritiko eta hezkidetzaile batetik lantzeko baliabideak eskaintzea da. Horretarako, adin ezberdinetarako egokitu dugu proiektua. Hala, ipuinak baliabide ezberdinak jasotzen ditu bere baitan:
Ipuinaren kontaketa luzea
Ipuinaren kontaketa laburra
Piktogramak
Zeinu hizkuntza
Errezitatua
Abestia
TESTUAK: Irati Mendiguren Cosgaya eta Julene Onaindia Garcia
ILUSTRAZIOAK ETA MAKETAZIOA: Eider Garcia Gomez
PIKTOGRAMAK: Ziortza Uriarte Bilbao
ZEINU HIZKUNTZA: Bego Gonzalez (Eskuaire)
KONTAKETA: Julene Onaindia Garcia
ABESTIA: Burbuilak
KOORDINAZIOA: Kokoriko Hezkuntza Faktoria

