KATERING ZERBITZUA 
Herri-bazkari agroekologikoak, mokaduak, ospakizun otorduak eta urtebetetzeak


5
urteko esperientzia
53
zerbitzu eskainita
19
bezero eta formatu
14.587
jatun zerbitzatuta

ZURETZAT EGUN BEREZIAK DIREN HORIEK ERE, TOKIKOAK ETA EKOLOGIKOAK DIREN PRODUKTUEKIN OSPATU!

Tokikoak

Tokikoak diren produktuak eta ekoizleak sustatzen ditugu gure katering zerbitzu guztietan, 0 km filosofiari helduz.

Garaikoak

Garaikoak diren produktuetan oinarritutako janari eskaintzak egiten ditugu, sasoi bakoitzean lurrak ematen digun horrekiko begirunez.

Berrerabilgarriak

Berrerabilgarriak diren mahai-tresnak baino ez ditugu erabiltzen (portzelana, burdina, kristala...), gure aztarna ekologikoa txikitzeko.

Agroekologikoak

AgroekologikoK diren produktu eta proiektuen alde egiten dugu. Ekologikoak eta gertukoak diren horiek dira gure eskaintzaren ardatza. 

SUKALDE ESKAINTZA


Elikadura burujabetzaren alorretik, produktu ekologiko eta tokikoen eskaintzaz aparte, egun katering zerbitzuak ditugu martxan. Bezero tipologia desberdinei sukaldatutako janari goxoa eskaintzeko interesarekin. 

Zerbitzu guztiak egun ekonomatuan dauden produktuekin sukaldatuta daude, bermatuta hortaz produktu bakoitzaren jatorria eta ekoizpen mota. 

Idatziguzu ekonomatua@aiaraldea.eus helbidera zure proposamenarekin eta ahal den azkarren zurekin kontaktuan jarriko gara menu aukera desberdinak planteatzeko.

 


GUGAN KONFIDANTZA JARRI DUTE

eta gure zerbitzuak kontratatu dituzte: