Eduki hau www.argia.eus webgunetik jaso dugu CC-BY-SA lizentzia librea baliatuz.
"Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia" sukaldaritza saioko lehen atala, Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartearen eskutik. Julen Portillo umoregile eta eduki sortzailea eta Urdaspal Alberdi ekoizlea izan dira Azpeitiako Elikagunean, Xabi Izagirreren gidaritzapean. Saio honetan, Julen Portillok kalabaza pizza bat egin behar izan du.
Saio hauek, “DUINA; baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa” ikerketa proiektuan jasotako emaitzetan oinarrituz sortu dira. Elikadura osasutsua eta nekazaritza ekologikoa sustatu nahi ditugu eta bizitza duinagoak garatzen lagundu.
Informazio gehiago Biolurren webgunean.
Aurkezlea: Xabi Izagirre
Ekoizpena: Hiru Damatxo
Errezetak: Sabrina Pato
Ilustrazioak: Irrimarra
Laguntzailea: Elikagunea
Babesleak: Ekolurra Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta EHU
Egilea(k):
Biolur elkartea