ANTZERKI ESKOLA

Sortu eta gozatu Ainhoa Artetxerekin!

Erregistratzea
Libre
Qty

 AZALPENA

Faktoriako antzerki talde amateurra sortzeko eskola antolatu dugu aurten. Ainhoa Artetxe zuzendariaren eskutik, antzerkian murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko; eta agian, ikasturte bukaeran lana taularatzeko aukera izango dugu. Edonola ere, zaintzan, prozesuan eta gozamenean oinarritutako taldea izango da. 

"Ondo" ala "Txarto" alde batera utzita, guztiok antzezteko gai garela esatera ausartzen da Ainhoa Artetxe aktorea. Dilema beste bat da; ea baimena ematen ote diogun gure buruari. Gizakiok bizitza osoa ematen dugu antzezten; norekin gauden, zer nahi dugun edo zein egoeratan gauden gure aurpegi ezberdinak erakusten ditugu. Tailer honetan, elkarren artean konektatuz eta plazera ardatz hartuta, bakoitzak ditugun espresio ezberdinak aztertzeko aukera izango dugu.

Alde batetik, gorputz adierazpena, kontzentrazioa, instintua eta irudimena lantzeko antzerki ariketa ezberdinak egingo ditugu.

Bestetik, nortasun sortzailea garatzeko eta inprobisatzeko gaitasuna lantzeko, eszenak sortuko dira, sorkuntza eszenikorako askatasun eremu bat aurkitzeko asmoz. 

IRAKASLEA

 

Ainhoa Artetxe

Ainhoak Arte Dramatikoa  ikasi zuen Estudio Corazza-n, 2012-2017 bitartean. Zuzendaritza, gidoigintzan eta clownean ere formakuntza du.

 LANAK

INFORMAZIO+

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Asteartero,18.30-20.30 edo 19.00- 21.00.

Urriaren 3tik- ekainaren 19ra. 


Matrikulazioa

Izen ematea itxita (taldea osatu da).

Taldean bajarik balego eta interesatuko balitzaizuke parte-hartzea, zurekin jarriko gara harremanetan erraztu diguzuen kontaktuan :)


Prezioa

  • Bazkideak: 35€/hilabetean.

  • Ez-bazkideak: 45€/ hilabetean. 


Norentzat

+ 18-99 urte


Oharrak

*  Plaza kopurua: 15. 
** Ikasturte oso baterako atelierra izango da (urriaren 3tik ekainaren 19ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke. 
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.


Zalantzak argitzeko:

kultura@aiaraldea.eus

633 51 73 83 (Nerea)

Date & Time
asteartea
2023(e)ko urriaren 3(a)
Start - 16:00
asteartea
2024(e)ko ekainaren 18(a)
End - 18:00 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Get the direction
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Find out what people see and say about this event, and join the conversation.