AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA

Aiaraldea Ekintzen Faktoria Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen espazio bizigarria da.  

Honen helburua euskararen komunitate eraldatzailea ahalduntzea, hazteko eta garatzeko baliabideak eskaintzea eta sortzea da. 


750 metro koadro, bizitzeko eta amesteko

Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituaren garapenerako baliabidea da Laudioko industrialdean kokatutako egoitza soziala. Faktoriaren komunitate proiektuak eskualde osoan garatzeko tresna integrala bihurtzea du helburu, ildo eta zerbitzu berrien aterpe eta epizentro izateko: haur eta familientzako espazioak, ekonomatua, kulturarako oholtza, lantokiak...

 LAU ARDATZ NAGUSI 


Komunikabidearen egoitza publikoa

Aiaraldean gertatzen diren gertakizunen berri izan nahi baduzu

 AIARALDEA.EUS

Kultur sorkuntzarako plaza

Faktorian gertatzen denaren berri izan nahi baduzu

 FAKTORIA.EUS

 Garapena eta sormena

Haur, nerabe, gazte... sormena eta garapena lantzeko bide berri bat 


Produktu ekologikoak eta bertakoak

Tokikoa eta bertakoa erosi nahi baduzu 

 EKONOMATUA.EUS

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea,  irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko kooperatiba da, ia 500 bazkide erabiltzailek eta langileek kudeatzen duten eskualdeko entitate soziala. Bazkideak dira Kooperatibaren eta honek kudeatzen dituen proiektuen gaineko erabakiak hartzen dituztenak; bazkide bat, boto bat printzipioa jarraituta. 

Proiektua ere, bazkide hauen ekarpen ekonomikoari esker finantzatzen da, oinarri sozial horrek ematen baitio aurrera egiteko arnasa. Baina, Kooperatibako bazkide izateak, betebeharrez gainera, onura sozial eta material asko ere ematen dizkigu: euskaraz eta balio eraldatzaileen arabera bizitzeko tresnak eta onurak.

Erronka handiak ditugu eskuartean, marraztu ditugun ametsen tamainakoak, eta bide hori egiten jarraitzeko ZU ere behar zaitugu. ZURE BAZKIDETZA BEHAR DUGU proiektu guzti hauek herritarrenak eta herritarrentzat izan daitezen, euskararen komunitatea Aiaraldean ahaldundu, hazi eta garatu dadin.

Nor izateko, amesteko,

gure buruaren jabe izateko,

Aiaraldea eraldatzeko,

euskalduntzeko,

BAZKIDETU