Mendiko eztia

    12,21 € 12,21 € 12.21 EUR

    11,10 €

    Option not available

    This combination does not exist.

    Saskira gehitu

    1 kg.


    Banaketa Aiaraldea eskualdera mugatuko da (Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Artziniega, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollora). Eskualdetik kanpoko eskaeren kasuan, eskatzailea hurbildu beharko da herri hauetako batera erosketen bila. 

    AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK

       %10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.

       ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren. 

     

    EROSKETA UNITATEA:  1 kg. 

    EKOIZPEN MOTA: Ekologikoa

    EKOIZLEA: Istrupiza Baserria - Edu Brugos

    JATORRIA: Ziorraga (ARABA)

    EKOIZPEN DISTANTZIA: 0 km

    DESKRIBAPENA: Ziorragan ekoiztutako mendi-eztia.

    "Erleen lanaren fruitu da gure eztia. Erlauntzetik zuzenean biltzen dugu, jasoketa ohitura tradizionalak jarraituz. Babestutako lurretan biltzen dugu eztia, Gorbeia parke naturalean. Kokapen desberdinen eta inguruko floraren eraginez uzta bakoitza ezberdina da. Hala ere, txilar-eztia eta basoko eztia dira nagusi, kalitate handiko eztiak biak ere."


    MENDIKO EZTIA: 

    Itsas-mailatik oso gora bizi diren erleek biltzen duten eztia da. Inguru horietatako tokiko landareria larreetan, basoetan edo ibai ertzetan aurkitzen denaren bestelakoa da. Sarritan basoko eztiarekin nahasten dugu mendiko eztia, baina azken honek goi-mendietako

    bereizgarri den espezieren bat izan behar du, gure kasuan txilarra.

    Txilar-eztiak oso kolore iluna du ohikoan, ia beltza izan daitekeena. Kolore gorritik kaoba kolorera artekoa izan daiteke, baina biak ala biak, oso ilunak. Testura lodiko eztia da, kristalizazio azkarrekoa. Ahosabaian ez du uzten beste ezti mota batzuk bezain zapore gozoa, desatseginak ez diren ukitu mingotsak bait ditu.