KOMUNITATEA BIZI Liburua

    14,00 € 14,00 € 14.0 EUR

    13,46 €

    Option not available

    This combination does not exist.

    Saskira gehitu


    Banaketa Aiaraldea eskualdera mugatuko da (Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Artziniega, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollora). Eskualdetik kanpoko eskaeren kasuan, eskatzailea hurbildu beharko da herri hauetako batera erosketen bila. 

    AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK

       %10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.

       ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren. 

     

    “Non biziko gara?”. Galdera horri erantzutea zaila ari da bihurtzen, etxebizitza geroz eta jende gehiagorentzat ordaindu ezinezko eskubidea bihurtzen ari den garai honetan. Alternatibak badaudela erakutsi nahi duen liburu honek, bestelako eredu baten oinarriak esplikatzen ditu.


    Erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatiben mugimendua urtetako ibilbidea daukan apustu parte-hartzailea da, eta askorentzat oharkabean pasa den arren, martxan dago hainbat herrialdetan; bizitzeko forma desberdinak posible direla erakutsi du. Lan honetan etxebizitza kolektibo eskuragarriak bultzatzeko gakoak aurkituko dituzu; merkatuaren logikak gaindituz, eraldaketa soziala bizitokitik bertatik bultzatzen hasteko tresna izan nahi du.


    Egilea: Lacol eta La Ciutata Invisible.

    Argitaratzailea: ARGIA, KoopFabrika, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Olatukoop.

    Neurriak: 13×20 cm
    Orrialde kopurua: 146