CANDIDO BESA, Lurrekoa

    4,34 € 4,34 € 4.34 EUR

    3,59 €

    Option not available

    This combination does not exist.

    Saskira gehitu

    0.75 litroko botilak


    Banaketa Aiaraldea eskualdera mugatuko da (Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Artziniega, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollora). Eskualdetik kanpoko eskaeren kasuan, eskatzailea hurbildu beharko da herri hauetako batera erosketen bila. 

    AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK

       %10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.

       ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren. 

     

    EROSKETA UNITATEA: 0.75 litroko botilak

    EKOIZPEN MOTA: Ekologikoa 

    EKOIZLEA: Candido Besa upategia 

    JATORRIA: Mainueta, 19. Eskuernaga (Arabako Errioxa)

    DISTANTZIA: 99 km

    DESKRIBAPENA:  

    Elaborazioa: Lurra errespetuz eta ekologikoki lantzen dugu eta 2008. urtetik horrela lortutako mahatsekin ardo ekologikoa ekoizten dugu. Mahats aleak osorik daudela hartzidura alkoholikoa eta beratze karbonikoa batera ematen dira. Gero oinekin zanpatu eta negua pasa eta gero,  botilaratua. Urteko ardo freskoa, fruta usain eta zaporea, leuna eta atsegina.

    Barietateak: Tempranillo 90% eta Viura 10%.

    Dastatze fitxa:  Pikota kolorea (gerezi iluna) eta ertz bioleta. Sudurrean basoko fruitu usainak, masusta, magurdia, andere mahatsa, bukaeran erregaliza agertzen delarik. Ahoan leuna, afrutatua, txinparta puntu batekin, iraunkorra eta atsegina, atzeko gustuak fruta eta erregaliza ekartzen dizkigu gogora.