Behi-haragi sorta (5 kilo)
5 kg
Abenduaren 16ko astean entregatuko dira ekoKutxak.
[*Eskuragarritasunaren arabera erosi ahal izango da okela. Eskaera honetan ezin bada entregatu, hurrengo hilabeterako gordeko da eskaera]
EROSKETA UNITATEA: Bost kiloko okela sorta honako hauek osatzen dute: txuleta bat, hiru xerra pakete, gisatua, sahieskia, zankarra eta xehatua. Pakete bakoitza, hutsean ontziratua dago, etiketatua, non okela mota eta iraungipen-data agertzen da.
EKOIZPEN MOTA: Transgenikorik eta palmarik gabekoa, bertako lehengaiekin.
EKOIZLEA: Itxinapeko Okela - Zigor Gorostiaga
JATORRIA: Albitzu, Orozko (BIZKAIA)
DISTANTZIA: 0 KM
DESKRIBAPENA: Gure baserria pirinioar eta terreinu arrazako 35 behiek osatzen dute. Hauek sei hilabetez egiten dute bazkan itxina azpiko mendi magalean gorbeiako parke naturalean.
Gainontzeko hilabeteotan gure kortetan egoten dira aske, lotuta egon barik non erditu eta txahalak hazten dituzte. Gero txahala batzuk etxean lodituko ditugu eta beste batzuk pastuetara joango dira produkzio ziklo osoa baserri berdinean eginez.
Laudioko hiltegian ohizko eran hil eta prestatuko da okela non elikadura subiranotasunaren alde egiten duten. Bertokoa berton kontsumituz, zeinean norberak, zer jan, nola eta non erosi erabakitzen duen
400 bazkide gara, egin zaitez zu ere bazkide
Eta gozatu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideentzako zerbitzuez