Basoko eztia

    10,00 € 10,00 € 10.0 EUR

    10,00 €

    Option not available

    This combination does not exist.

    Saskira gehitu

    1 kg.


    Erosketaren entrega zurekin hitzartuko dugu.
    Laudion, Amurrion eta Urduñan egingo dira banaketak.
    Hilabeteko eskaera egiteko epea itxi eta 7 eguneko epean jasoko duzu produktua.

    Abenduaren 16ko astean entregatuko dira ekoKutxak. 

    EROSKETA UNITATEA:  1 kg. 

    EKOIZPEN MOTA: Ekologikoa

    EKOIZLEA: Istrupiza Baserria - Edu Brugos

    JATORRIA: Ziorraga (ARABA)

    EKOIZPEN DISTANTZIA: 0 km

    DESKRIBAPENA: Ziorragan ekoiztutako basoko-eztia. 

    "Erleen lanaren fruitu da gure eztia. Erlauntzetik zuzenean biltzen dugu, jasoketa ohitura tradizionalak jarraituz. Babestutako lurretan biltzen dugu eztia, Gorbeia parke naturalean. Kokapen desberdinen eta inguruko floraren eraginez uzta bakoitza ezberdina da. Hala ere, txilar-eztia eta basoko eztia dira nagusi, kalitate handiko eztiak biak ere."


    BASOKO EZTIA: 

    Eztialdi ezberdinak konbinatzen dituen eztia da. Landareak xurgatzen dituzten intsektuen (hemipteroak) eskrezioetatik datorrena da nagusiena, landareen parte bizietan presente dagoena edo eta hauen jariatzearen ondoriozkoa. Eztialdi horiekin batera, udako hilabeteetan edo udaberriaren bukaeran azukreetan aberatsa den gehiegizko izerdia kanporatzen duten haritza, gaztainondoa, artelatza edo artea bezalako zuhaitzetan jatorria duen nektarra konbinatzen da.

    Oso kolore iluneko eztia izaten da gehienetan. Zapore gogorra eta gozoa du, ukitu gaziak dituena. Usain bizia du, malteatua. Era berean, kristalizazio motela eta baxua izateagatik bereizten da.