Añanako Gatza, Iturburuko Gatza (4kg)

    10,40 € 10,40 € 10.4 EUR

    9,45 €

    Option not available

    This combination does not exist.

    Saskira gehitu

    4 kg-ko potoak.


    Banaketa Aiaraldea eskualdera mugatuko da (Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Artziniega, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollora). Eskualdetik kanpoko eskaeren kasuan, eskatzailea hurbildu beharko da herri hauetako batera erosketen bila. 

    AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK

       %10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.

       ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren. 

     

    EROSKETA UNITATEA: 4 kg-ko potoak.

    EKOIZPEN MOTA: Artisaua eta naturala

    EKOIZLEA: Añanako Gatza  Gesaltza-Añana herri arabarreko Gatz Harana (Euskal Herria) leheneratze prozesu bete-betean dagoen ezohiko paisaia da, hamaika larrain, kanal, putzu eta biltegiz osatua. Bertan munduko gatzik onenetariko bat ekoizten da: Añanako Gatza, iturburuetatik datorren gatzunaren lurrunketa naturalaren emaitza. Bere kristalizatzeko era hiru faktoreren ondorioa da: eguzkia, haizea eta gatzarien teknika tradizionalak. Añanako Gatzaren bermerik onena kontsumitzaileen fideltasuna da; bai eta sukaldari ugariren babesa ere, izan ere, beren jatetxeetan erabiltzeaz eta haren kalitatea sustatzeaz gain, Añanako gatzagak leheneratzeko egiten ari den lanaren berri zabaltzen laguntzen dute. Gatz Haranak Kultur Ondarearen Europako Batasuna Sari Berezia / Europa Nostra 2015 Saria jaso zuen eta 2018. urtean Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) Mundu Mailako Nekazal Ondare Sistema Garrantzitsu izendatu zuen. Añanako Gatza Baluarte Slow Food gisa katalogatuta dago, produktu natural, ekologiko eta kalitatezkoak sustatzen dituen nazioarteko mugimendu horrek egiten duen aitortzarik gorenena.

    JATORRIA: Real Kalea, 42, 01426 Gesaltza Añana (Araba)

    DISTANTZIA: 43 km

    DESKRIBAPENA:  Purutasun handiko gatzezko kristalak, lehengaiaren jatorri eta lurrunketa naturalari esker. Gesala 200 milioi urtetik gorako antzinatasuna duten lurpeko gatz solidozko zainetatik ateratzen da. Mineral eta oligoelementu ugarirekin, egokia da jaki-mota ororen zaporea areagotzeko.