BOLETUS KROKETAK (8 UNITATE, 240G)

http://www.ekonomatua.eus/web/image/product.template/6258/image_1920?unique=cd16523

    5,13 € 5,13 € 5.13 EUR

    Bazkideentzako prezioa: 4,87 €

    4,66 €

    This combination does not exist.

    Add to Cart


    EROSKETA UNITATEA: 240 gr, 8 unitate 30 gramokoak.

    EKOIZPEN MOTA: Artisaua, tokiko produktuekin ekoiztuak.

    EKOIZLEA: Kroketak.eus (ARABA)

    Kroketak.eus proiektuak euskal sukaldaritzaren ohituretan dauzka sustraiak, baina kroketaren garapen gastronomikoari begiratzen dion berrikuntzarekiko konpromiso etengabea gaineratu dio tradizio horri. Hala, zapore eta sorkuntza berri bakoitzak bere nortasun-zeinua izatea da gure errezeten helburua.

    Slow Food mugimenduak ezarritako irizpideetan oinarritzen dugu lanerako filosofia: tokiko produktuak kontsumitu eta horiekin lan egitea da asmoa, beti ere parametro hauen barruan: elikagaiek onak, garbiak eta bidezkoak izan behar dute. Horretaz gain, 0Km ziurtagiriak ezarritako irizpideei heltzen diete gure elaborazio guzti-guztiek.

    Beraz, ingurumen-jasangarritasunarekin eta naturarekiko nahiz animaliekiko begirunearekin konprometituta dauden hurbileko ekoizleekin aritzen gara lankidetzan. Bide horretan, produktuaren, ekoizleen eta amaierako kontsumitzaileen artean sinergiak sortzeko gai izango den komunitatea osatu nahi dugu.

    EKOIZPEN DISTANTZIA: 54 km