ARISTU BELTZA - Sulfiturik Gabekoa - Lumbier
EROSKETA UNITATEA: 0.75 litroko botilak
EKOIZPEN MOTA: Beratze karbonikoa; naturala (filtratu gabe, sulfitorik gabe)
EKOIZLEA: ARISTU UPATEGIAK. Familia-tradizioak, eta lurra lantzeko orduan beren ideia eta balioekin bat datorren ekoizpen sistema batekin lan egiteko nahiak bultzatu zituzten, 1995ean, Juanra Ollo eta Agurtzane Jimenez beren herria den Irunberri / Lumbier-en upategi bat sortzera, Nafarroako ardogintza ekologikoaren aitzindarietako bat bihurtuz.
Urte hauetan zehar, beren Pirinio urreko 12 hektareako lursailean bertako ardoak ekoizten dituzte. Gaur egun, beraien seme Ibon da, ikasketak amaitu ondoren, upategiaren ardura hartu duena, ideia berriak txertatuz eta gurasoek hasitako bidea sakondu eta indarberrituz.
BANATZAILEA: Biba Ardoak, euskal mahastizain ekologikoen kooperatiba.
JATORRIA: Irunberri (Nafarroa)
DISTANTZIA: 188 km
DESKRIBAPENA: Ardo beltza
Barietateak: % 100 Tempranilloa.