PIZTU! EmakumeON energia

HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA

Bidaltzailea 4,55 € to 7,27 €
Tickets ×
Langabe eta Ikasleak erregistroa
5,01 € 4.55 EUR
Ez-bazkide erregistroa
8,00 € 7.27 EUR
PIZTU! EmakumeON energia zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbidetuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?

Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi Antzezleek dena buruz gora jarriko dute eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidaia honen ondoren, guztion barnean ideia berriak piztuz, makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara beharbada...


Antzezleak:
Tania Fornieles 
Leire Sanjurjo

Emakume Sortzaileen Zikloaren baitan dagoen emanaldia da. Zikloa bere osotasunean ezagutzeko, sakatu hurrengo esteka: 
BONOA EMAKUME SORTZAILEEN ZIKLOA | Faktoria

Afaltzeko aukera: 
Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da.
Erreserba: 688 64 79 42

FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik
webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu:
"Saioa hasi". 
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan: 
 688 64 79 42 telefonoan gaude.

Date & Time
igandea
2022(e)ko azaroaren 6(a)
17:30 18:30 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Get the direction
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Find out what people see and say about this event, and join the conversation.