AIARALDEKO MARI IPUINA (BAZKIDE)

https://faktoria.eus/web/image/product.template/7804/image_1920?unique=5d91df0

    10,00 € 10,00 € 10.0 EUR

    Bazkideentzako prezioa: 10,00 €

    9,62 €

    This combination does not exist.

    Add to Cart


    SINOPSIA

    Aiaraldeko Mari Domingik lan izugarria egiten du baserrian. Neguko garaian bada mimo handiz egiten duen lan bat IKATZA.

    Ikatza jaisten die Gabon egunean herritarrei berotasuna eta eguzkiaren argia etxeetara eramateko. Herritarrek trukean, jatekoak eta hizketaldiak oparitzen dizkiote.

    Abenduaren 24a da eta Mari Domingi herrira jaisteko prestatzen hasi da, abarkak jantzi, jatekoak prestatu... Baina non dago hotzetik babestuko duen bere kapela? Non utziko zuen?


    MARKO TEORIKOA
    Ipuin hau eskoletan, etxean edo kalean erabiltzeko da. Lanaren helburua Mari Domingi pertsonaia irakurketa kritiko eta hezkidetzaile batetik lantzeko baliabideak eskaintzea da. Horretarako, adin ezberdinetarako egokitu dugu proiektua. Hala, ipuinak baliabide ezberdinak jasotzen ditu bere baitan:

    • Ipuinaren kontaketa luzea

    • Ipuinaren kontaketa laburra

    • Piktogramak

    • Zeinu hizkuntza

    • Errezitatua

    • Abestia

    TESTUAK: Irati Mendiguren Cosgaya eta Julene Onaindia Garcia

    ILUSTRAZIOAK ETA MAKETAZIOA: Eider Garcia Gomez

    PIKTOGRAMAK: Ziortza Uriarte Bilbao

    ZEINU HIZKUNTZA: Bego Gonzalez (Eskuaire)

    KONTAKETA: Julene Onaindia Garcia

    ABESTIA: Burbuilak

    KOORDINAZIOA: Kokoriko Hezkuntza Faktoria