ATELIERRA: HELDUEN BERTSO ESKOLA (UNAI MENDIBIL)

Erregistratzea
Libre
Qty

HELDUEN ATELIERRA: BERTSO ESKOLA

Unai Mendibilen eskutik

 IKASTURTEKO ATELIERRA 

·

🗓️ EGUNA/ORDUA:

Urriak 5etik maiatzaren 28ra 
Eguaztenetan 18:30 - 19:30

 📍 LEKUA: Faktoria, Laudio


🎫 Prezioa (Doan)

· Arabako Bertsozale Elkarteak eskainitako tailerra. 


Inoiz ez da berandu gauzak frogatzeko. Helduen Bertso Eskolak euskara kantu eta inprobisazio bidez trebatzeko aukera emango dizu. Astean behin, lagun eta konfidantza giroan, nahi duzun doinu eta neurrian abesteko prest?


IZEN EMATEA eta BERTAN BEHERA UZTEA

Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.

Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi duenak Faktoriako Atelierren koordinatzaileari jakinarazi beharko dio hilabete bateko epearekin. Hala, izen-ematea hurrengo hilabetean utziko da bertan behera. 


TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA

Taldea osatzeko 4 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.


PARTAIDEAK ETA MUGA

Parte hartzeko 16 urtetik gora izan behar da.
Izen ematea toki kopurua baino gehiago bada, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (plaza konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).


IKASTURTE OSOA

Saioa urritik maiatzera izango da, eta eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.


PREZIOA

Doako ekintza da, Arabako Bertsozale Elkarteak eskainitakoa.


☎️ HARREMANETARAKO

Telefono zenbakia: 675 70 79 71 (Arabako bertsozale elkartea)


FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..


    DATOZEN GERTAKIZUNAK:


    Upcoming Events
    Date & Time
    astelehena
    2026(e)ko urriaren 5(a)
    Start - 18:30
    ostirala
    2027(e)ko maiatzaren 28(a)
    End - 19:30 Europe/Madrid
    Kokapena

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    Errotari kalea 4-8 pabilioia.
    01400 Laudio/Llodio
    Euskal Herria
    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    Get the direction
    Antolatzailea

    Hezkuntza (Aritz)

    635751034
    kokoriko@aiaraldea.eus
    SHARE

    Find out what people see and say about this event, and join the conversation.